Ontziratutako pertsonen botoa
Honako baldintza hauek betetzen dituztenek erabil dezakete posta bidezko botoa:
- Euskadiko udalerri batean Egoiliarren Hauteskunde Erroldan inskribatuta egotea.
- Armadako, merkataritza-ontzidiko edo Espainiako bandera duen altuerako arrantza-ontziko tripulatzailea izatea.
- Ontziratuta egotea hauteskundeetarako deia egiten denetik hauteskundeak egin arte.
- Aldi horretan Espainiako lurraldean portua ukitzea eta portu hori aurretik ezagutzea.
Itsasontziak mezua bidaltzen du erradiotelegrafia, posta elektroniko edo fax bidez, Hautesle Erroldaren Bulegoaren Probintzia Ordezkaritzari erroldan inskribatuta egotearen ziurtagiria eta botoa emateko dokumentazioa bidaltzeko eskatuz. Mezuak honako hauek jaso behar ditu:
- Izena eta bi abizen.
- NAN zenbakia.
- Jaioteguna.
- Jaiotzako lurralde historikoa (edo probintzia) eta udalerria.
- Erroldan ageri den bizileku-udalerria.
- Helbidearen kalea eta zenbakia.
- Ontziaren izena.
- Ontziak porturatzeko asmoa duen estatuko portua edo portuak, datak adierazita.
Hauteskunde-agiriak beste ontzi baten bidez jaso ahal badira, adierazi zein enpresa armadoreri, kontsignatariori edo ontziri bidali behar zaizkion.
Hautesle Erroldaren Bulegoaren Probintzia Ordezkaritzak hautesle-erroldan markatuko du boto-modalitate hori erabiliko dela.
Posta bidezko botoa eskatzen bada, ezin da aurrez aurre bozkatu.
Hautesle Erroldaren Bulegoaren Probintzia Ordezkaritzak honako agiri hauek bidaltzen dizkio portuari, enpresa armadoreari edo eskaeran adierazitako ontziari:
- Jarraibide-orria.
- Boto-paperak.
- Bozkatzeko gutun-azala.
- Hautesle-erroldako inskripzio-ziurtagiria.
- Mahaiburuari zuzendutako gutun-azala.
Hauteslearen eginbeharrak dokumentazioa jaso ondoren:
- Hautagai-zerrendaren boto-papera aukeratu (boto zuria ematen badu izan ezik).
- Sartu boto-papera bozkatzeko gutun-azalean (boto zuria ematen badu izan ezik).
- Hauteskunde mahaiburuari zuzendutako gutun-azalean honako hau sartu:
- Bozkatzeko gutun-azala.
- Erroldako inskripzio-ziurtagiria.
- Ontzia Estatuko edozein portutan atrakatzen duenean, posta-bulego batera joan behar da bidalketa posta ziurtatu eta urgente bidez egiteko. Gutun-azalak ez du frankeorik behar.
Hauteskunde-egunean, bozketa-ordutegian zehar, posta-zerbitzuak hauteskunde-mahaietara eramaten ditu jasotako posta bidezko boto-bidalketak. Bozketa amaitu eta gero, eta boto-kontaketa egin baino lehen, mahaiak mahaiburuari zuzendutako gutun-azal bakoitza irekiko du, errolda-ziurtagiriaren bidez hauteslea identifikatuko du eta bozketako gutun-azala hautestontzian sartuko du.