Logo Procesos electorales
Segurtasun Sailaren logoa

    Araudia

    Eusko Legebiltzarrerako 2024ko hauteskundeetan, araudi hau aplikatuko da:

    Legedia:

    • 5/1990 Legea, ekainaren 15ekoa, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzkoa (uztailaren 6ko EHAA, 134. zk.), ekainaren 19ko 15/1998 Legeak (uztailaren 9ko EHAA, 128. zk.), urriaren 4ko 6/2000 Legeak (azaroaren 7ko EHAA, 213. zk.), martxoaren 28ko 1/2003 Legeak (apirilaren 10eko EHAA, 72. zk.), otsailaren 18ko 4/2005 Legeak (martxoaren 2ko EHAA, 42. zk.) eta abenduaren 23ko 11/2015 Legeak (2016ko urtarrilaren 7ko EHAA, 3. zk.; hutsen zuzenketa, 2016ko urtarrilaren 21eko EHAAn, 13. zk.) aldatua.
    Garapen-arauak:
    • 148/2018 Dekretua, urriaren 16koa, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan parte hartuko duten pertsonen haborokinak eta hauteskunde-administrazioari lotutako beste funtzionamendu-gastu batzuk arautzen dituena (urriaren 22ko EHAA, 203. zk.), uztailaren 2ko 100/2019 Dekretuak aldatua (uztailaren 8ko EHAA, 128. zk.). Indarrean dagoen testu kontsolidatua.
    • 104/2023 Dekretua, uztailaren 11koa, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan erabili beharreko hauteskunde-materialaren eta -dokumentazioaren eredu ofizialak eta ezaugarri teknikoak eta horiek entregatzeko prozedura zehazten dituena. (2023ko abuztuaren 1eko EHAA, 145. zk.)
    • 7/2024 Dekretua, otsailaren 26koa, lehendakariarena, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako deialdia egiten duena (2024ko otsailaren 27ko EHAA, 42. zk.).
    • AGINDUA, 2024ko martxoaren 4koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legean jasotako zenbatekoak eguneratzeari buruzkoa (2024ko martxoaren 6ko EHAA, 48. zk., asteazkena).
    • AGINDUA, 2024ko martxoaren 11koa, lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuarena, Eusko Legebiltzarrerako 2024ko hauteskundeetan hauteskunde-gastuak mugatzeko ezarritako zenbatekoak ezartzeari buruzkoa (2024ko martxoaren 20ko EHAA, 58. zk.).
    • AGINDUA, 2024ko martxoaren 15ekoa, bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuarena, langileek, ordainsariak jasota, 2024ko apirilaren 21ean egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan parte hartu ahal izateko arauak ematen dituena (2024ko martxoaren 21eko EHAA, 59. zk.).
    • 35/2024 DEKRETUA, martxoaren 19koa, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeko burua eta kideak izendatzen dituen Dekretua (2024ko martxoaren 21eko EHAA, 59. zk.).

    Legedia

    1985eko ekainaren 19ko Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko Estatuko Lege Organikoa (HAOLO), 1985eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratua eta honako BOE hauetan argitaratutako aldaketekin: 1986ko urtarrilaren 20koa, 1987ko apirilaren 3koa, 1991ko martxoaren 14koa, 1991ko martxoaren 16koa, 1992ko azaroaren 3koa, 1994ko martxoaren 31koa, 1995eko martxoaren 24koa, 1995eko azaroaren 24koa, 1997ko maiatzaren 31koa, 1998ko ekainaren 16koa, 1999ko ekainaren 22koa, 2002ko ekainaren 28koa, 2003ko martxoaren 11koa, 2003ko azaroaren 29koa, 2007ko martxoaren 23koa, 2007ko urriaren 9ko 3/2007 Lege Organikoari buruzkoa, 2010eko azaroaren 5ekoa, 2011ko urtarrilaren 29koa, eta azken erreforma, 2011ko urtarrilaren 29koa. 160 HAOLO, eta azken erreforma, 3/2015 Lege Organikoak, martxoaren 30ekoak, alderdi politikoen ekonomia- eta finantza-jardueraren kontrolari buruzkoak (ikus azken xedapenetako laugarrena) (BOE, 77. zk., martxoaren 31koa). Zehazki, hauteskunde hauei aplikatu beharreko artikuluak I. tituluan jasotakoak dira, HAOLO legearen lehenengo xedapen gehigarriaren 2. apartatuan ezarritako manuen zerrendaren arabera oinarrizkoak direnak.

    Garapen-arauak:

    • PJC/284/2024 Agindua, apirilaren 1ekoa, Ministro Kontseiluaren 2024ko martxoaren 19ko Erabakia argitaratzen duena; erabaki horren bidez, zerbitzu publikoko betebeharrak ezartzen zaizkio posta-zerbitzu unibertsalaren emaileari 2024an deitzen diren hauteskundeetan. (apirilaren 2ko BOE, 81. zk.)
    • 422/2011 Errege Dekretua, martxoaren 25ekoa, desgaitasuna duten pertsonek bizitza politikoan eta hauteskunde-prozesuetan parte hartzeko oinarrizko baldintzei buruzko Erregelamendua onartzen duena. (martxoaren 30eko BOE, 76. zk.).
    • 1621/2007 Errege Dekretua, abenduaren 7koa, aldi baterako atzerrian dauden espainiar herritarrentzako bozketa-prozedura arautzen duena. (abenduaren 14ko BOE, 299. zk.).
    • 1612/2007 Errege Dekretua, abenduaren 7koa, ikusmen-desgaitasuna duten pertsonei sufragio-eskubidea gauzatzea errazten dien boto irisgarriaren prozedura arautzen duena. (abenduaren 8ko BOE, 294. zk.).
    • Barne Ministerioaren 3817/2007 Agindua, abenduaren 21ekoa, ikusmen-desgaitasuna duten pertsonei sufragio-eskubidea gauzatzea errazten dien boto irisgarriaren prozedura garatzen duena. (abenduaren 27ko BOE, 310. zk.).

    BOE

    Hautesle-errolda eta zuzenbidezko biztanleria ofiziala:

    • 1085/2023 Errege Dekretua, abenduaren 5ekoa, 2023ko urtarrilaren 1eko udal-erroldaren berrikuspenaren ondoriozko biztanleria-zifrak ofizialtzat jotzen dituena (2023ko abenduaren 23ko BOE, 306. zk.).
    • EHA/642/2011 Agindua, martxoaren 25ekoa, hautesle-errolda hilero eguneratzeko arau teknikoak ematen dituena (martxoaren 26ko BOE, 73. zk.).
    • 423/2011 Errege Dekretua, martxoaren 28koa, otsailaren 2ko 157/1996 Errege Dekretua aldatzen duena (martxoaren 26ko BOE, 73. zk.). 157/1996 Errege Dekretuak hautesle-errolda hilero eguneratzea xedatzen du eta erroldan inskribatzeko behar diren datuak arautzen ditu.
    • 102/2009 Errege Dekretua, otsailaren 6koa, hauteskunde-zerrenden eta hautesle-erroldaren kopien edukia arautzen duen abenduaren 26ko 1799/2003 Errege Dekretua aldatzen duena. (2009ko otsailaren 7ko BOE, 33. zk.).

    EHAA

    • Langileen parte-hartzea: Agindua, 2024ko martxoaren 15ekoa, bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuarena, langileek, ordainsariak jasota, 2024ko apirilaren 21ean egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan parte hartu ahal izateko arauak ematen dituena (martxoaren 21eko EHAA, 59. zk.).
    • Hauteskunde-gastuen muga: Agindua, 2024ko martxoaren 11koa, lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuarena, Eusko Legebiltzarrerako 2024ko hauteskundeetan hauteskunde-gastuak mugatzeko ezarritako zenbatekoak ezartzeari buruzkoa. (martxoaren 20ko EHAA, 58. zk.)
    • Hauteskundeetarako dirulaguntzen zenbatekoak: Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2024ko martxoaren 4ko Agindua, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legean jasotako zenbatekoak eguneratzeari buruzkoa. (martxoaren 6ko EHAA, 48. zk.)
    • Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordea eratzea: 148/2021 Dekretua, ekainaren 8koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeko burua eta kideak izendatzen dituena. EHAA, zk., 116, ekainaren 15ekoa). Martxoaren 19ko 35/2024 Dekretuak aldatua (martxoaren 21eko EHAA, 59. zk.)