Logo Procesos electorales
Segurtasun Sailaren logoa

    Aurrez aurreko botoa

    Bozketa goizeko 09:00etatik arratsaldeko 20:00etara izango da, non eta ez dagoen hura aldatzera behartzen duen gorabeherarik.

    Hautesle Erroldaren Bulegoak postaz bidaltzen dizu errolda-txartela. Txartel horretan, botoa ematea dagokizun atala eta mahaia agertzen dira, baita hauteslekuaren helbidea ere.

    Kontsulta hau ere egin dezakezu:

    • aurrez aurre, udalean edo errolda duzun lurralde historikoko Hautesle Erroldaren Bulegoaren Probintzia Ordezkaritzan.
    • telematikoki, EINen web-orriaren bidez, non izapide bat gaitzen baita hauteskunde-aldiko erroldako inskripzioa kontsultatzeko.

    NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren bidez identifika zaitezke. Originalak izan behar dute (ez dute kopiarik balio), baina iraungita egon daitezke.

    Ezin zara identifikatu NAN elektronikoarekin, ezta gidabaimen elektronikoarekin ere (nireDGT).

    Bai, baina errolda-ziurtagiri espezifiko bat edo epai judizial bat aurkeztu behar duzu, hautesle-erroldan inskribatuta zaudela frogatzeko.

    Bai, gehienez ere 4 orduko baimen ordaindua dago botoa ematera joan zaitezen.

    Baimenaren iraupena honako hauen araberakoa izango da: lanaldi osoa edo murriztua duzun, lanaldi osoa edo partziala duzun, eta zure lanaldiko zenbat ordu gainjartzen diren bozketa-ordutegiarekin.

    Bai, bozketa-unean bertan eska diezaiokezu hauteskunde-mahaiari.