Aurrez aurreko botoa
Oro har, 09:00etatik 20:00etara egiten da bozketa, eta ez da eteten. Hasiera emateko mahaiko presidenteak honela dio: «bozketa hasi da», edo «empieza la votación».
Prozedura honako hau da:
- Hauteslea:
- Etxean jaso duen errolda-txartelean agertzen diren lokalera eta mahaira doa. Ez badaki zein mahai dagokion, lokalean bertan dauden zerrendetan kontsulta dezake.
- Botoari dagokionez, 2 aukera ditu:
- Etxetik prestatuta eraman.
- Botoa eman aurretik mahaian prestatu, eta horretarako, nahi izanez gero, hauteskunde-kabina erabili.
- Mahaira hurbildu eta bere burua identifikatu. Jatorrizko dokumentu hauetako edozein (inoiz ez kopiak) erabil dezake identifikatzeko nahiz eta dokumentua iraungita egon:
- Nortasun Agiri Nazionala (NAN).
- Pasaportea (argazkiarekin).
- Gidabaimena (argazkiarekin).
- Bokalek egiaztatuko dute hauteslearen nortasuna eta erroldan izena emanda dagoela.
- Hautesleak bozketako gutun-azala emango dio mahaiburuari.
- Mahaiburuak, gutun-azala inoiz ezkutatu gabe, bozkatuko duenaren izen-abizenak esango ditu ozenki. Ondoren, «bozkatzen du» edo «vota» esatean, gutun-azala hautesleari itzuliko dio hautestontzian sar dezan.
Botoa eman ondoren, hautesleak aukera hauek ditu:
- Bere izen-abizenak boto-emaileen zerrenda zenbakidunean ondo idatzi diren egiaztatzea.
- Mahaiburuari botoa ematera joan dela egiaztatzen duen agiria eskatzea.
Talde zehatzei zuzendutako neurri eta bozketa-prozedurak daude: