Logo Procesos electorales
Segurtasun Sailaren logoa

    Espetxeratuta daudenen botoa

    Honako baldintza hauek betetzen dituztenek erabil dezakete posta bidezko botoa: 

    • Espetxeratuta egotea, hauteskundeetarako deia egiten denetik hauteskundeak egin arte. 
    • Sufragio aktiborako eskubidea kenduta ez izatea. 
    • Euskadiko udalerri bateko egoiliarren hautesle-erroldan agertzea. 
    • Espetxeko Zuzendaritzak botoa eskatzeko inprimakiak zentrora eramateko eskatzen dio Sociedad Estatal Correos y Telégrafos, S.A., S.M.E.-i. 
    • Botoa emateko eskubidea baliatu nahi duten presoek botoa eskatzeko inprimakia beteko dute. 
    • Inprimakiak Sociedad Estatal Correos y Telégrafos, S.A., S.M.E.-eko langileei ematen zaizkie hautesleak NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo nortasun-agiriaren bidez identifikatu ondoren, betiere dokumentuan argazkia agertzen bada. 

    Hautesle Erroldaren Bulegoaren Probintzia Ordezkaritzak posta-bulegora bidaliko ditu gutun-azalak, boto-paperak eta erroldako inskripzio-ziurtagiria. Posta-langileak espetxera joaten dira, eta hautesleari pertsonalki ematen diote dokumentazioa, posta bidez bozkatu ahal izateko. 

    Hauteslearen eginbeharrak dokumentazioa jaso ondoren:

    • Hautagai-zerrendaren boto-papera aukeratu (boto zuria ematen badu izan ezik).
    • Sartu boto-papera bozkatzeko gutun-azalean (boto zuria ematen badu izan ezik).
    • Hauteskunde mahaiburuari  zuzendutako gutun-azalean honako hau sartu:
      • Bozkatzeko gutun-azala.
      • Erroldako inskripzio-ziurtagiria
    • Posta-zerbitzuko funtzionarioei mahaiburuari zuzendutako gutun-azala eman, eta horiek hauteskunde-mahaira bidaliko dute.

    Hauteskunde-egunean, bozketa-ordutegian zehar, posta-zerbitzuak hauteskunde-mahaietara eramaten ditu jasotako posta bidezko boto-bidalketak. Bozketa amaitu eta gero, eta boto-kontaketa egin baino lehen, mahaiak mahaiburuari zuzendutako gutun-azal bakoitza irekiko du, errolda-ziurtagiriaren bidez hauteslea identifikatuko du eta bozketako gutun-azala hautestontzian sartuko du.