Ezagutu zerbitzua
Hauteskunde Prozesuen Zerbitzua, gaur egun, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzaren barruan dago, eta Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak antolatzea du eginkizun nagusi.
Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 16.2 artikuluak Segurtasun Sailari (lehen Herrizaingo Saila zena) ematen dio hauteskunde-arloko eskumena, eta hauteskunde-prozesuan laguntzeko eginkizunak zerrendatzen ditu.
Era berean, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzaren eskumenak Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 318/2024 Dekretuaren 19.4 artikuluan jasota daude:
“19.4 artikulua. – Hauteskunde-prozesuen kudeaketaren eremuan, egiteko hauek dagozkio:
- Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde-prozesuaren garapena planifikatu, kudeatu eta koordinatzea, hauteskunde-legeak Segurtasun Sailari emandako eskudantzien barruan, sailburuari dagozkionak izan ezik.
- Hauteskunde-prozesu horien modernizazioa bultzatzea, eta euskal herritarren ordezkaritza politikoan eragina duten beste batzuen jarraipena egitea.
- Alderdi politikoen jardunerako urteko dirulaguntzen zenbatekoen banaketa eta kudeaketa proposatzea, hala badagokio, indarrean dagoen legeriaren arabera.
- Erreferendumak eta kontsultak egiteko behar diren jarduerak planifikatu eta kudeatzea”.