Egutegi orokorra
| Mugarriak | Datak eta epeak | Lege oinarria | |
|---|---|---|---|
| EAEko legeria | Estatuko legeria | ||
| Hauteskundeetarako deialdia | |||
| Deialdiaren Dekretua ematea | Otsailak 26 | 46.2 ELHL | Ez dago estatu-erreferentziarik |
| Deialdiaren Dekretua EHAAn argitaratzea | Otsailak 27 | 46.2 ELHL | Ez dago estatu-erreferentziarik |
| Hauteskunde-batzordeak | |||
| LHHBen eta EHBen hasierako eraketa bokal judizialekin | Martxoak 1 | 31.1 ELHL | Ez dago estatu-erreferentziarik |
| Hauteskundeetara aurkeztu direlako epaile-bokalak ordezkatzea | Martxoak 1etik 5era | 31.2 ELHL | Ez dago estatu-erreferentziarik |
| LHHBen eta EHBen osaera argitaratzea LHAOetan | Martxoaren 2tik 6ra | 31.3 ELHL | Ez dago estatu-erreferentziarik |
| Hauteskunde-aldian errolda erakustea eta zuzentzea | |||
| Hauteskunde-erroldaren erakusketa udaletan eta kontsulatuetan | Martxoaren 4tik 11ra | Ez dago EAEko erreferentziarik | 39.2 HAOLO |
| Hautesleen erreklamazioak, HEBPOri zuzendutako erroldan sartu edo kanpoan uzteari buruzkoak | Martxoaren 4tik 11ra | Ez dago EAEko erreferentziarik | 39.3 HAOLO |
| Hautesleek HEBPOri egindako eskaera, hauteskunde-propagandaren bidalketarik ez jasotzeko | Martxoaren 4tik 11ra | Ez dago EAEko erreferentziarik | 39.3 HAOLO |
| Hautagai-zerrendetako ordezkarien erreklamazioak HEBen aurrean, errolda arrazoirik gabe handitzeagatik | Martxoaren 4tik 11ra | Ez dago EAEko erreferentziarik | 39.4 HAOLO |
| HEBPOk erreklamazioak ebaztea (3 egun erreklamazioa egiten denetik) | Martxoaren 4tik 14ra | Ez dago EAEko erreferentziarik | 39.6 HAOLO |
| Zuzendutako erroldaren erakusketa udaletan eta kontsulatuetan | Martxoak 15 | Ez dago EAEko erreferentziarik | 39.6 HAOLO |
| HEBen ebazpenen aurkako errekurtsoa Administrazioarekiko Auzien Epaitegian (5 egun jakinarazten denetik) | Martxoaren 4tik 20ra | Ez dago EAEko erreferentziarik | 40.1 HAOLO |
| Epaia interesdunari, udalari, kontsuletxeari eta HEBPOri jakinaraztea (5 egun errekurtsoa aurkezten denetik) | Martxoaren 4tik 25era | Ez dago EAEko erreferentziarik | 40.2 HAOLO |
| HEBek hauteskunde-erroldaren kopia ematea hautagai-zerrendetako ordezkariei (hautagai-zerrendak aldarrikatu ondoren) | Martxoaren 26tik 27ra | Ez dago EAEko erreferentziarik | 41.5 HAOLO |
| Barrutiak ataletan eta mahaitan banatzea | |||
| Hauteskunde-atalak, -lokalak eta -mahaiak LHAOetan argitaratzea eta udaletan erakustea | Martxoak 4 | 38.1 ELHL | Ez dago estatu-erreferentziarik |
| Sekzioak, lokalak eta mahaiak mugatzeari buruzko erreklamazioak LHHBren aurrean | Martxoaren 5etik 10era | 38.2 ELHL | Ez dago estatu-erreferentziarik |
| LHHBk erreklamazioak ebaztea (5 egun erreklamazioa aurkezten denetik) | Martxoaren 5etik 15era | 38.2 ELHL | Ez dago estatu-erreferentziarik |
| Atal, lokal eta mahaien behin betiko zerrendak udaletan erakustea eta Internet bidez zabaltzea | Apirilaren 11tik 20ra | 38.3 ELHL | Ez dago estatu-erreferentziarik |
| Hauteskunde-mahaiak eratzeko zozketa | |||
| Udalek egindako zozketa mahaikideak izendatzeko | Martxoaren 21etik 27ra | Martxoaren 6ko Erabakia | Ez dago estatu-erreferentziarik |
| Mahaikideen izendapena jakinaraztea eta jarraibideen eskuliburua ematea (zozketa egin ondorengo 3 egunetan) | Martxoaren 21etik 30era | 44.1 ELHL | Ez dago estatu-erreferentziarik |
| Mahaikideen aitzakiak EHBri alegatzea (7 egun jakinarazpena egiten denetik) | Martxoaren 23tik apirilaren 6ra | 44.1 ELHL | Ez dago estatu-erreferentziarik |
| EHBk alegazioak ebaztea eta, hala badagokio, lehen ordezkoari jakinaraztea (5 egun alegaziotik) | Martxoaren 23tik apirilaren 11ra | 44.1 ELHL | Ez dago estatu-erreferentziarik |
| Mahaiko kideek kargua betetzera joan ezin dutela EHBri jakinaraztea (bozketa-eguneko 08:00ak arte) | Martxoaren 31tik apirilaren 21era | 44.2 ELHL | Ez dago estatu-erreferentziarik |
| Ordezkariak, administratzaileak, kontu-hartzaileak eta ahaldunak | |||
| Alderdi politikoek eta federazioek hautagaitzen ordezkari orokorrak eta ordezkoak izendatzea, AEHBren aurrean | Otsailaren 28tik martxoaren 6ra | 48.4 ELHL | Ez dago estatu-erreferentziarik |
| Hautagai-zerrendetako ordezkari nagusiak eta ordezkoak izendatzea, koalizioen arabera, AEHBren aurrean | Otsailaren 28tik martxoaren 8ra | 48.5 ELHL | Ez dago estatu-erreferentziarik |
| Hautagai-zerrenden lurralde-ordezkariak eta ordezkoak izendatzea ordezkari nagusiek, AEHBren aurrean | Otsailaren 28tik martxoaren 8ra | 48.6 ELHL | Ez dago estatu-erreferentziarik |
| Hautagai-zerrendetako lurralde-ordezkariek batzordekideak izendatzea EHBren aurrean | Otsailaren 28tik apirilaren 14ra | 48.8 ELHL | Ez dago estatu-erreferentziarik |
| Ordezkari nagusiek hauteskundeetako administratzaile nagusiak eta ordezkoak izendatzea AEHBren aurrean | Otsailaren 28tik martxoaren 8ra | 139.4 ELHL | Ez dago estatu-erreferentziarik |
| Ordezkari nagusiek edo lurralde-ordezkariek hauteskundeetako lurralde-administratzaileak eta ordezkoak izendatzea LHHBren aurrean | Martxoaren 13tik 18ra | 139.5 ELHL | Ez dago estatu-erreferentziarik |
| Lurralde-ordezkariek edo batzordekideek kontu-hartzaileak izendatzea | Otsailaren 28tik apirilaren 18ra | 92.4 ELHL | Ez dago estatu-erreferentziarik |
| Ordezkariek edo batzordekideek ikuskatzaileen kredentzialak aurkeztea EHBren aurrean | Martxoaren 27tik apirilaren 18ra | 92.8 ELHL | Ez dago estatu-erreferentziarik |
| Ikuskatzaileen 3 eta 4 taloi-orriak EHBk mahaietara bidaltzea (bozketa-eguneko 08:00ak baino lehen) | Apirilaren 19tik 21era | 94.1 ELHL | Ez dago estatu-erreferentziarik |
| Hautagai-zerrendak | |||
| Koalizioak eratu izana AEHB edo HEBPOri jakinaraztea | Otsailaren 28tik martxoaren 8ra | 4.4 ELHL | Ez dago estatu-erreferentziarik |
| Hautagarriak ez diren kideek dimisioa aurkeztea LHHBri (hautagaitza aurkeztu aurreko egunera arte) | Otsailaren 28tik martxoaren 17ra | 49.2 ELHL | Ez dago estatu-erreferentziarik |
| Hautagaitzak LHHBri aurkeztea | Martxoaren 13tik 18ra | 50.1 ELHL | Ez dago estatu-erreferentziarik |
| LHHBren bilera hautagaitzen dokumentazioa aztertzeko | Martxoak 19 | 57.2 ELHL | Ez dago estatu-erreferentziarik |
| LHHBk AEHBri hautagaitzei buruzko dokumentazioa bidaltzea | Martxoak 19 | 56.1 ELHL | Ez dago estatu-erreferentziarik |
| EHAAn aurkeztutako hautagaitzak argitaratzea | Martxoaren 20a | 57.1 ELHL | Ez dago estatu-erreferentziarik |
| LHHBk ordezkariei jakinaraztea hautemandako edo salatutako irregulartasunak | Martxoaren 21etik 22ra | 56.2 ELHL | Ez dago estatu-erreferentziarik |
| AEHBren bilera, hautagaien eta ordezkoen balizko bikoiztasunak egiaztatzeko eta jakinarazteko | Martxoaren 19tik 22ra | 57.2 ELHL | Ez dago estatu-erreferentziarik |
| Irregulartasunak zuzentzea (2 egun, jakinarazten denetik) | Martxoaren 21etik 24ra | 57.2 ELHL | Ez dago estatu-erreferentziarik |
| Hautagai-zerrendak LHHBk aldarrikatzea | Martxoaren 25a | 60 ELHL | Ez dago estatu-erreferentziarik |
| EHAAn aldarrikatutako hautagaitzak argitaratzea | Martxoaren 26a | 62 ELHL | Ez dago estatu-erreferentziarik |
| Aldarrikatutako hautagai-zerrendei LHHBk boto-orrien ereduak ematea | Martxoaren 27tik 28ra | 70.4 HAOLO | Ez dago estatu-erreferentziarik |
| Aldarrikatutako hautagai-zerrenden aurkako errekurtsoa jartzea Administrazioarekiko Auzien Epaitegian | Martxoaren 26tik 28ra | 67. 1 eta 2 ELHL | Ez dago estatu-erreferentziarik |
| Errekurtsoaren ebazpen judizial irmo eta apelaezina (2 egun errekurtsoa jartzen denetik) | Martxoaren 27tik 30era | 67.3 ELHL | Ez dago estatu-erreferentziarik |
| Babes-eskaera Konstituzio Auzitegian (2 egun ebazpen judizialetik) | Martxoaren 27tik apirilaren 1era | 67.4 ELHL | Ez dago estatu-erreferentziarik |
| Babes-errekurtsoaren ebazpena (3 egun babes-eskaera egiten denetik) | Martxoaren 28tik apirilaren 3ra | 67.4 ELHL | Ez dago estatu-erreferentziarik |
| Hauteskunde-kanpainako propaganda eta ekitaldiak | |||
| Udalek EHBri kartelak jartzeko kokalekuen jakinarazpena | Otsailaren 28tik martxoaren 5era | 75.3 ELHL | Ez dago estatu-erreferentziarik |
| EHBk lurraldeko ordezkariei edo mandatariei karteletarako erreserbatutako lekuak jakinaraztea | Martxoaren 27a | 75.5 ELHL | Ez dago estatu-erreferentziarik |
| Udalek EHBri lokal eta leku publikoak jakinaraztea kanpaina-ekitaldietarako, eta horiek LHHBri jakinaraztea | Otsailaren 28tik martxoaren 8ra | 76.1 ELHL | Ez dago estatu-erreferentziarik |
| Kanpainarako lokalak eta lekuak argitaratzea LHAOetan | Otsailaren 28tik martxoaren 13ra | 76.2 ELHL | Ez dago estatu-erreferentziarik |
| Lurralde-ordezkariek edo batzordekideek EHBren aurrean kanpainarako lokalak eta lekuak eskatzea | Otsailaren 28tik martxoaren 28ra | 76.2 ELHL | Ez dago estatu-erreferentziarik |
| EHBk kanpainarako lokal eta leku publikoak lurralde-ordezkariei edo komisiodunei esleitzea eta jakinaraztea | Martxoak 29 | 76.3 ELHL | Ez dago estatu-erreferentziarik |
| Hauteskunde-kanpaina | |||
| Kanpainaurreko kanpaina: debekatuta dago kartel, euskarri komertzial edo hedabideetan hauteskunde-publizitatea edo -propaganda egitea | Otsailaren 27tik apirilaren 4ra | 71 ELHL | Ez dago estatu-erreferentziarik |
| Hauteskunde-kanpaina | Apirilaren 5etik 19ra | 68.2 ELHL | Ez dago estatu-erreferentziarik |
| Debekatuta dago hauteskunde-zundaketak argitaratzea, zabaltzea edo erreproduzitzea (bozketa-eguneko 20:00ak arte) | Apirilaren 16tik 21era | 87.7 ELHL | Ez dago estatu-erreferentziarik |
| Hausnarketa-jardunaldia | Apirilaren 20tik 21era | 71.1 eta 7 ELHL | Ez dago estatu-erreferentziarik |
| Hautagaitzek propaganda grafikoa kentzea | Apirilaren 22tik maiatzaren 6ra | 80.1 ELHL | Ez dago estatu-erreferentziarik |
| Hauteskunde-gastuetarako diru-laguntzak | |||
| Ogasunaren ardura duen sailaren agindua, EEPLren zenbatekoak eguneratzeko | Otsailaren 28tik martxoaren 5era | ELHL 4. xedapen gehigarria | Ez dago estatu-erreferentziarik |
| Administrazio orokorrek eta lurralde-administratzaileek EAHBri eta LHHBri irekitako kontuak jakinaraztea (ireki ondorengo 24 orduetan) | Otsailaren 28tik martxoaren 21era | 141.1 y 3 ELHL | Ez dago estatu-erreferentziarik |
| Hauteskunde-gastuetarako diru-laguntza aurreratzeko eskaera AEHBren aurrean | Martxoaren 19tik 21era | 144.3 ELHL | Ez dago estatu-erreferentziarik |
| Euskadin bizi direnen posta bidezko botoa | |||
| Posta bidezko botoa eskatzea | Otsailaren 27tik apirilaren 11ra | Ez dago EAEko erreferentziarik | 72 a) HAOLO |
| HEBek posta bidez bozkatzeko dokumentazioa bidaltzea hautesleei | Apirilaren 1etik 14ra | Ez dago EAEko erreferentziarik | 73.2 HAOLO |
| Botoa posta bidez bidaltzea mahaira | Apirilaren 1etik 17ra | Ez dago EAEko erreferentziarik | 73.3 HAOLO |
| Euskadin bizi diren gaixo edo ezgaituen posta bidezko botoa | |||
| Gaixorik dagoen edo ezgaituta dagoen hautesleak notario bidez baimendutako pertsonak posta bidezko botoa eskatzea | Otsailaren 27tik apirilaren 11ra | Ez dago EAEko erreferentziarik | 72 c) HAOLO |
| HEBPOk eskaerak LHHBri bidaltzea eta LHHBk HEBPOri erabakia jakinaraztea | Otsailaren 27tik apirilaren 14ra | Ez dago EAEko erreferentziarik | 8.3 RD 605/1999 |
| HEBek posta bidez bozkatzeko dokumentazioa bidaltzea hautesleei | Apirilaren 1etik 14ra | Ez dago EAEko erreferentziarik | 73.1 eta 73.2 HAOLO |
| Botoa posta bidez bidaltzea mahaira | Apirilaren 1etik 17ra | Ez dago EAEko erreferentziarik | 73.3 HAOLO |
| Aldi baterako atzerrian bizi direnen posta bidezko botoa (ERTA) | |||
| Kontsulatuetako posta bidezko botoa eskatzea eta, hala badagokio, Kontsuletxeko Erregistroan "ez-egoiliar" gisa inskribatzea | Otsailaren 27tik martxoaren 23ra | Ez dago EAEko erreferentziarik | 3.1 ED 1621/2007 |
| HEBPOk botoa emateko dokumentazioa bidaltzea hautesleak adierazitako helbidera (hautagaitzen aldarrikapena ez da aurkaratu) | Martxoaren 26tik apirilaren 1era | Ez dago EAEko erreferentziarik | 4.2 ED 1621/2007 |
| HEBPOk botoa emateko dokumentazioa bidaltzea hautesleak adierazitako helbidera (hautagaitzen aldarrikapena aurkaratu da) | Martxoaren 26tik apirilaren 9ra | Ez dago EAEko erreferentziarik | 4.2 ED 1621/2007 |
| Botoa posta bidez bidaltzea mahaira | Martxoaren 26tik apirilaren 17ra | Ez dago EAEko erreferentziarik | 5.1 ED 1621/2007 |
| Etengabe atzerrian bizi diren egoiliarren botoa (CERA) | |||
| HEBPOk hauteskunde-agiriak bidaltzea CERA hautesleei (boto-orriak izan ezik) | Martxoaren 16tik 22ra | Ez dago EAEko erreferentziarik | 75.3 HAOLO |
| HEBek boto-paperak ofizioz bidaltzea CERA hautesleei (ez dago hautagaitzen aldarrikapenaren aurkaratzerik) | Martxoaren 27tik 31ra | Ez dago EAEko erreferentziarik | 75.3 HAOLO |
| HEBek boto-paperak ofizioz bidaltzea CERA hautesleei (hautagaitzen aldarrikapena aurkaratu da) | Martxoaren 27tik apirilaren 6ra | Ez dago EAEko erreferentziarik | 75.3 HAOLO |
| Deskarga daitezkeen orriak izatea | Martxoaren 27tik apirilaren 16ra | Ez dago EAEko erreferentziarik | 75.3 HAOLO |
| CERA hautesleek botoa postaz bidaltzea kontsulatuari | Martxoaren 29tik apirilaren 16ra | Ez dago EAEko erreferentziarik | 75.7 HAOLO |
| Hautestontzian botoa ematea kontsulatuetan edo gaitutako zentroetan | Apirilaren 13tik 18ra | Ez dago EAEko erreferentziarik | 75.4 HAOLO |
| Bozkatzeko gutun-azalak bidaltzea, hautestontzian eta postaz, eta kontsul-akta MAEUECen bulegora, kontsul-bulegoetatik | Apirilaren 18a | Ez dago EAEko erreferentziarik | 75.8 HAOLO |
| Bozkatzeko gutun-azalak hautestontzian eta postaz bidaltzea MAEUECen bulegotik LHHBra | Apirilaren 18a | Ez dago EAEko erreferentziarik | 75.8 HAOLO |
| Etengabe atzerrian bizi diren eta aldi baterako Espainian dauden egoiliarren posta bidezko botoa | |||
| Postaz bozkatzeko eskaera Estatuko edozein posta-bulegotan | Otsailaren 27tik apirilaren 11ra | Ez dago EAEko erreferentziarik | 72 a) HAOLO |
| HEBek postaz bozkatzeko dokumentazioa bidaltzea CERA hautesleak adierazitako helbidera | Apirilaren 1etik 14ra | Ez dago EAEko erreferentziarik | 73.2 HAOLO |
| CERA hautesleek botoa postaz bidaltzea LHHBra | Apirilaren 1etik 17ra | Ez dago EAEko erreferentziarik | HBZren 1/2023 Jarraibidea |
| Ontzietako langileen posta bidezko botoa | |||
| Itsasontzitik erradiotelegrafia bidez posta bidezko botoa eskatzea | Otsailaren 27tik apirilaren 11ra | Ez dago EAEko erreferentziarik | 9.2 ED 605/1999 |
| HEBPOk botoa emateko dokumentazioa bidaltzea itsasontziko langileak adierazitako portura, armadore-enpresara, kontsignatariara edo ontzira | Apirilaren 1etik 14ra | Ez dago EAEko erreferentziarik | 9.5 ED 605/1999 |
| Itsasontziko langileek botoa posta bidez mahaira bidaltzea Estatuko edozein portutik | Apirilaren 1etik 17ra | Ez dago EAEko erreferentziarik | 9.6 ED 605/1999 |
| Ikusmen-urritasuna duten pertsonen boto irisgarria (Braille bozka) | |||
| Boto irisgarria telefono bidez (012) Segurtasun Sailari eskatzea | Otsailaren 27tik martxoaren 25era | Orden INT/3817/2007 | Ez dago estatu-erreferentziarik |
| Hautagaitzak kontsultatzea Segurtasun Sailaren webgune irisgarrian nahiz telefono zenbaki dohainekoan | Martxoaren 26tik apirilaren 21era | Orden INT/3817/2007 | Ez dago estatu-erreferentziarik |
| Bozketa-eguna | |||
| Bozketa eguna (9: 00etatik 20:00etara) | Aprilaren 21a | 46.3 ELHL | Ez dago estatu-erreferentziarik |
| Boto-zenbaketa orokorra eta Eusko Legebiltzarreko kideen aldarrikapena | |||
| Boto-zenbaketa orokorra LHHBek | Apirilaren 26tik 30era | 124.1 ELHL | Ez dago estatu-erreferentziarik |
| Hautagai-zerrendetako ordezkariek edo ahaldunek erreklamazioak aurkeztea LHHBri | Apirilaren 26tik maiatzaren 1era | 128.3 ELHL | Ez dago estatu-erreferentziarik |
| Hautagai-zerrenden ordezkariek edo ahaldunek errekurtsoa jartzea LHHBn (ebazpena eman eta egun bat) | Apirilaren 26tik maiatzaren 4ra | 128.4 ELHL | Ez dago estatu-erreferentziarik |
| LHHBk AEHBri espedientea bidaltzea, hautagai-zerrenden ordezkariei jakinaraztea eta epatzea (errekurtsoa jarri eta hurrengo egunean) | Apirilaren 27tik maiatzaren 5era | 128.4 ELHL | Ez dago estatu-erreferentziarik |
| Agerraldia (1 egun, hautagai-zerrenden ordezkariei espedientea bidaltzeko eta epatzeko ebazpena jakinarazten zaienetik) | Apirilaren 28tik maiatzaren 6ra | 128.4 ELHL | Ez dago estatu-erreferentziarik |
| Entzunaldia (epatu eta 2 egun) | Apirilaren 28tik maiatzaren 7ra | 128.4 ELHL | Ez dago estatu-erreferentziarik |
| AEHBk errekurtsoa ebaztea eta LHHBri helaraztea, hautetsiak aldarrikatzeko (egun bat entzunalditik) | Apirilaren 28tik maiatzaren 8ra | 128.4 ELHL | Ez dago estatu-erreferentziarik |
| LHHBek hautatutako karguak aldarrikatzea | Apirilaren 28tik maiatzaren 11ra | 129.1 ELHL | Ez dago estatu-erreferentziarik |
| AEHBk eta LHHBk hauteskundeetako emaitzak EHAAn eta LHAOn argitaratzea (aldarrikapenetik 7 egun) | Apirilaren 28tik maiatzaren 18ra | 131.1 eta 2 ELHL | Ez dago estatu-erreferentziarik |
| Hauteskundeekiko auzi | |||
| Hauteskunde-auzietako errekurtsoa jartzea, Lurralde Historikoen Epaitegian hautetsien aldarrikapenaren aurka (aldarrikapenetik 3 egun) | Apirilaren 29tik maiatzaren 14ra | Ez dago estatu-erreferentziarik | 112.1 HAOLO |
| Espedientea EAEANera bidaltzea LHHBk, hautagai-zerrendetako ordezkariei jakinaraztea eta epatzea (errekurtsoa jarri eta hurrengo egunean) | Apirilaren 30etik maiatzaren 15era | Ez dago estatu-erreferentziarik | 112.3 HAOLO |
| Agerraldia (2 egun, espedientea bidaltzeko ebazpena hautagai-zerrenden ordezkariei jakinarazten zaienetik) | Maiatzaren 1etik 17ra | Ez dago estatu-erreferentziarik | 112.3 HAOLO |
| Fiskaltzari eta alderdiei helaraztea, alegazioak egin ditzaten (agerraldia egiteko epea amaitu eta hurrengo egunean) | Maiatzaren 3tik 18ra | Ez dago estatu-erreferentziarik | 112.4 HAOLO |
| Alegazioak egitea (4 egun helarazpenetik) | Maiatzaren 3tik 22ra | Ez dago estatu-erreferentziarik | 112.4 HAOLO |
| EAEANen erabakia, ofizioz edo alderdiak eskatuta frogaldia onartzekoa (alegazioak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunean) | Maiatzaren 4tik 23ra | Ez dago estatu-erreferentziarik | 112.5 HAOLO |
| Proba, hala badagokio (5 egun akordioa egiten denetik) | Maiatzaren 4tik 28ra | Ez dago estatu-erreferentziarik | 112.5 HAOLO |
| EAEANek emandako epaia (4 egun frogaldia amaitzen denetik) | Apirilaren 29tik maiatzaren 28ra | Ez dago estatu-erreferentziarik | 113.1 HAOLO |
| Epaia interesdunei jakinaraztea (hauteskundeak egin eta hogeita hamazazpigarren egunean beranduenez) | Apirilaren 29tik maiatzaren 28ra | Ez dago estatu-erreferentziarik | 114.1 HAOLO |
Laburdurak
- AEHB = Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordea
- CERA = Atzerrian Modu Iraunkorrean Bizi Diren Egoiliarren Hautesle Errolda
- EAEAN = Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia
- EHAA = Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria
- EHB = Eskualdeko Hauteskunde Batzordea
- ELHL = Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeen Legea
- HAOLO = Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoa
- HEB = Hautesle Erroldaren Bulegoa
- HEBPO = Hautesle Erroldaren Bulegoaren Probintzia Ordezkaritza
- LHAO = Lurralde Historikoko Aldizkari Ofiziala
- LHHB = Lurralde Historikoko Hauteskunde Batzordea
- MAEUEC = Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako Ministerioa
- ED = Errege Dekretua
- RD = Real Decreto (Errege Dekretua)
- KA = Konstituzio Auzitegia
- ERTA = Aldi baterako atzerrian bizi diren hautesleak
