Logo Procesos electorales
Segurtasun Sailaren logoa

    Nork eman dezake botoa eta non bozkatu

    Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, hauteskunde-erroldan inskribatutako adin nagusiko euskal guztiek eman dezakete botoa, bai Euskadin bizi direnenak, bai atzerrian bizi direnenak. 

    Epai judizial irmo bidez sufragio-eskubideaz gabetzeko zigorrera kondenatutakoek ezin dute botorik eman. 

    • Politikoki Euskal Autonomia Erkidegokoa izatea, hau da, auzotasuna Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan izatea. 
    • Bozketa-egunean adinez nagusia izatea. 
    • Nazionalitate espainiarra izatea. 
    • Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde bakoitzean indarrean dagoen Euskal Autonomia Erkidegoko hautesle-erroldan agertzea. 

    Bai, baldin eta hautesle-erroldan inskribatuta bazaude.

    Ez. Botoa eskubidea da, eta erabat librea. Inork ezin zaitu behartu botoa ematera, ezta zure erabakian edo zure botoaren zentzuan eragin ere. 

    Ez. Botoa pertsonala da eta ezin da eskuordetu. 

    Gaixotasun edo ezintasunen bat baduzu eta postaz bozkatzeko izapideak pertsonalki egitea eragozten badizu, boto irisgarria emateko modu bat dago. Beste pertsona bati baimena ematen diozu eskabidea egiteko eta botoa posta bidez bidaltzeko zure izenean. 

    Botoa aurrez aurre eman dezakezu zure hauteskunde-mahaian edo postaz. 

    Posta bidezko botoak hainbat motatakoak izan daitezke: 

    • Espainiatik. 
    • Atzerritik, aldi baterako egoiliarrentzat edo iraunkorrentzat. 
    • Ontziratutako langileentzat. 
    • Espetxeetan dauden pertsonentzat. 

    Hiru modutan kontsulta ditzakezu: 

    • Aurrez aurre, Hautesle Erroldaren Bulegoko Probintzia Ordezkaritzetan edo zure udalean, zure NANa, pasaportea edo gidabaimena aurkeztuta. 
    • Telefonoz, Hautesle Erroldaren Bulegora deituz. 
    • Internet bidez, Estatistikako Institutu Nazionalaren web orriaren bidez (www.ine.es). 

    Hautesle Erroldaren Bulegoko Probintzia Ordezkaritza bakoitzak, baina proposamena udalek egiten dute. 

    Botoa ematea dagokizun lokala edo hauteslekua eta mahaia zure helbidearen eta hautesle-erroldako inskripzioaren arabera esleitzen dira. Informazio hori zure etxean jasotzen duzun errolda-txartelean kontsulta dezakezu, edo Hautesle Erroldaren Bulegoak zure eskura jartzen duen izapide elektronikoaren bidez.