Hauteskunde-mahaiko kideak
Eusko Jaurlaritzak doako zerbitzu hauek eskaintzen dizkie mahaikide izendatutako entzumen-desgaitasuna duten pertsonei:
- Zeinu-mintzairaren interpretea.
- Begizta magnetikoko zerbitzua, entzumen-protesia erabiliz gero.
Zerbitzu hori idatziz eskatzen zaio Eskualdeko Hauteskunde Batzordeari.
Desgaitasuna duten pertsonak mahaikide izenda daitezke; horregatik, Eusko Jaurlaritzak Irakurketa Errazeko eskuliburu bat egiten du Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako.