Logo Procesos electorales
Segurtasun Sailaren logoa

    Kontzeptu orokorrak

    Euskadiren herri-ordezkaritzako organo gorena da, haren agintaritza zuzenean euskal herritik baitator. Euskal hautesleek sufragio unibertsal, aske, zuzeneko eta isilpekoaren bidez aukeratzen dituzte beren ordezkariak. 

    Honako hauek dira Eusko Legebiltzarraren eginkizun nagusiak: legegintza-ahala baliatzea, lehendakaria izendatzea, Euskadiko aurrekontuak onartzea eta Eusko Jaurlaritzaren ekintza bultzatu eta kontrolatzea, hori guztia lurralde historikoetako erakundeen eskumenei kalterik egin gabe. 

    Hauteskundeak 4 urtean behin egiten dira, salbu eta Eusko Legebiltzarra epe hori amaitu baino lehen desegiten bada aurreikusitako legezko arrazoiren batengatik. 

    75 legebiltzarkidek osatzen dute Eusko Legebiltzarra. 

    Araban 25 aukeratu dira, Bizkaian 25 eta Gipuzkoan 25.

    Lehendakariak deitzen ditu Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Legebiltzarra desegin eta hauteskundeetarako deia egiten duen dekretu baten bidez.

    Botoa emateko eskubidea da.

    Hauteskundeetan hautagai gisa aurkezteko eskubidea da.

    Hauteskunde-barrutia lurralde historikoa da; beraz, hiru hauteskunde-barruti daude Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa). 

    Hauteskunde-sistema proportzionaletan erabiltzen den metodo matematiko bat da, botoak aulki bihurtzen dituena eta alderdi politikoen artean banatzen dituena. 

    Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan D 'Hondt metodoa edo araua aplikatzen da.